domingo, 5 de junio de 2011

Nazioarteko Ingurumenaren eguna

Gaur,ekainaren 5ean, igandean, Nazioarteko Ingurumenaren eguna ospatzen da. Nazioen Batasunak, egun honekin, ingurugiroarekiko sentsibilitatea sustatzea eta atentzio eta ekintza politikoa bultzatea bilatzen du. Egun hau, Nazioarteko Ingurumenaren eguna (WED), ONUko Biltzar orokorrak 1972an ezarri zuen, Estocolmo-ko Ingurugiro Konferetziaren irekiera markatuz.

1972an Giza Ingurumenari buruz Stockholmen egin zen aitorpenaz geroztik, urtero ospatzen da Ingurumenaren Munduko Eguna. Bitarteko nagusiena da Nazio Batuentzat:
Ingurumenaren arloan munduak duen kontzientzia sustatzeko.
Gizabanakoaren jokabide arduratsua sustatzeko, planetako natur baliabideen iraunkortasuna bermatze aldera.
Natur baliabideei kalterik ez eragiteko eta ingurumenari eragiten dioten kalteak murrizteko zerbitzuen eskaintza garatzeko dugun ardura erakusteko.
"Basoak: natura zure esku" izango da aurtengo goiburua. Goiburu horren bidez, agerian utzi nahi dira basoek biodibertsitatea zaintze aldera eskaintzen dituzten funtsezko baloreak eta gure bizi-kalitatearen eta baso-ekosistemen osasunaren arteko berezko harremana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario