
Ozeanoek Lurreko azaleraren bi heren estaltzen dituzte, eta, beren interakzioen bidez, planetako bizitza ahalbidetzeko eginkizun nabarmena betetzen dute. Horrez gain, hainbat eta hainbat landare eta animaliaren habitata dira ozeanoak, eta gizakioi elikagaiak, energia eta baliabide ugari eskaintzen dizkigute.
2011ko Ozeanoen Mundu Eguna aukera ezin hobea da tokiko erakundeek klima-aldaketaren eraginari eta ozeanoetan zein giza bizitzan izaten ari den inpaktuari erreparatzeko.
Donostiako Udaletxea, AZTI-Tecnalia eta Aquarium-ak ekintzekin bi egun antolatu dituzte: pintura erakusketa, filmen proiekzioa eta itsas-ekosisteman itxaron daitezkeen aldaketei erantzuna bilatzen dien hitzaldi bat egingo da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario