Zer egin dezakegu Lurra zaintzeko?
- Gure ikastetxe, etxe eta herrietan energi kontsumoa murriztu: telebista eta ordenagailua ez direnean erabiltzen itzali, argiak itzali, aparatu elektronikoen “standby”-a kendu, telefono mugikorren bateriak guztiz deskargatuta daudenean kargatu, berogailua gehienez 20º C-tan jarri.
- Uraren kontsumoa gutxitu eta gure ikastetxe, etxe eta herrietan modu egokian erabili: dutxatu bainatu beharrean, ura alferrik ez galdu…
- Deforestazioa gutxitu zuhaitzak landatuz eta gure herrien lorategiak zainduz.
- Garraio publikoa erabili, distantzia motzak eta ertainak oinez edo bizikletaz egin, hau gure planetarako ona delako, gutxiago kutsatzen delako eta CO2-en ekoizpena gutxitzen delako.
Zein etorkizuna nahi dugu?