domingo, 12 de enero de 2014

El Cambio Climático en el País Vasco: el ascenso del nivel del mar. / Klima aldaketa euskadin: itsaroaren maila igoko da


 AZTI-Tecnalia teknologia zentroak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Ikasketa Aurreratuen Mediterraneoko Institutuak egin dute txostenaren arabera, itsasoaren maila igotzeaz gain, klima aldaketaren ondorioz, airea berotu egingo da; bero-boladak ohikoagoak izango dira, baita euri-jasak ere (% 10 areagotu daitezke). Itsasoaren maila igotzeak hondartzetan izango du eragina gehienbat, Gipuzkoako kostaldean zabaleraren % 40 galdu bailezakete. Ibaien estuarioaretatik hurbil dauden hiriek ere kalteak jasango dituzte. Gainera, padurak barrualderantz joango dira, nahiz eta mugimendu hori, neurri batean, kostaldean egindako eraikinek, dikeek eta harri-lubetek gelditu. Baliteke itsasoko uraren tenperatua 2 ºC ere igotzea sakonerako lehen 100 metrotan, eta horrek eragina izango du itsasoko bioniztasunean. Ikerketa hau Eusko Jaurlaritzaren K-Egokitzen proiektuaren parte izan da, klima aldaketaren eragina ikertu eta horri aurre egiteko neurriak aztertzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario