Irailak 17an, larunbata, "Leioa Oinezkoen Pausura" Hiritarren VII, ibilaldia burutu da.Bi ordu erdi inguru egon gara martxan. Ez du eguraldi oso ona egin baina oinez ibiltzeko primeran izan da. Gainera, fruitu mamitsuak dastatzeko aukera izan dugu eta mutiko bati bizikleta bat suertatu zaio. Gure artean ikastetxeko ikasle batzuk senideekin edo lagunekin egon dira.
Hona hemen ateratako argazki batzuk.
No hay comentarios:
Publicar un comentario