Gure planetak gas-geruza bat dauka inguru guztian:atmosfera. Geruza horrek grabitatearen indarrari esker irauten du Lurrari itsatsirik. Indar hori ez balego, atmosfera osatzen duten partikula kimiko eta fisikoak espazioan urrunduko lirateke eta ezinezkoa litzateke gure planetan bizitzea.
Atmosferaren lodiera Lurraren diametroarekin alderatzen badugu, berehala ohartuko gara atmosfera izugarri mehea dela. Hala ere, eguzki-erradiazio eta irrada kosmiko kaltegarrietatik babesten gaitu, baita meteoritoen talka suntsitzaileetatik ere.
Atmosfera hainbat geruzaz osatuta dago.Geruza bakoitzak lodiera desberdina eta bere ezaugarri bereziak ditu. Horien artean ozono duen geruza dago, izpi ultramore kaltegarriak xurgatzen dituena eta beraz oso garrantzitsua da babestea. Garrantzia hori kontuan hartzeko irailaren 16an Ozono-geruza babesteko Mundu Eguna ospatzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario