miércoles, 1 de junio de 2011

Txokolatea arriskuan dago?


Txokolatea kakaoan oinarritutako elikagairik ezagunena eta hedatuena da, bere zapore, egitura eta kolore bereziak direla eta. Txokolate hitzaren jatorriari buruz, bi aukera nagusi daude. Batetik, nahualtetik eratorritako xococ (mingots) edo xocolia (mingostu) hitzez eta atl (ura) hitzaz osatua legoke. Bestetik, bere jatorria maia izan liteke, chokolhaa (edari beroa) hitza, hain zuzen.
Txokolatea kakao zuhaitzaren (Theobroma cacao) fruitu hartzitu eta txigortua erabiliz ekoizten da. Zapore mingotsa du. Ondoren, azukrea eta beste osagai batzuk erabiliz, gozotu eta barra forma eman edo edari moduan prestatzen da (txokolate urtua, beroa edo hotza). Hau zen aztekek eta lehen kontsumitzaile europearrek txokolatea hartzeko zuten jatorrizko era.
Baina badirudi hurrengo 20 urteetatik aurrera oso eskasa izango dela eta oso garestia izango dela.
Gehiago irakurtzeko hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario