jueves, 7 de abril de 2011

EUSKAL ASTEA

Hegoaldean Euskaldunon Astea ospatuko dugu. Dakizuenez honen helburua euskararen ezagutza eta erabilera indartzea da. Euskararen izen ona lantzea, komunikaziorako gaitasunak garatzea eta beste hizkuntzekiko loturak sortzeko aukerak antolatzen ditugu.
Aurten biodibertzitea eta kultur aniztasunarekin batera landuko dugu. Horretarako hainbat ekintza antolatuko ditugu: tailerrak, herri kirola, ikasle batzuek prestatutako power point batzuen bidez kultur aniztasuna erakutsiko da.

Gure ikastetxean kultur aniztasunaren errealitatea hurbiletik bizi dugulako eta gaur egun, etorkinen seme-alaben kopurua etengabe gora doa. Beraz, aniztasuna nagusi da eta etorkinek euren kultura ekartzen dutenez garrantzitsua deritzogu kulturei buruz eta eskolan duen eraginari buruz zerbait gehiago jakitea.



Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 16 Korrika eta 30 urte igaro dira. 2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
Seme alabak euskarazko literaturara edo musikara hurbiltzea gustion esku dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario