sábado, 26 de marzo de 2011

HORA DEL PLANETA

Planetaren ordua
Planetaren ordua, gaur martxoaren 28an 20:30etan ordubetez argia itzaltzeko deialdia egin du WWF natura babesteko nazioarteko elkarteak.
"Planetaren Ordua" ekimenak munduko hainbat eraikin famatu argirik gabe utziko ditu.
Ekimenarekin bat egin duten hirien artean, besteak beste, hauek aurkitzen dira: Londres, Erroma, Paris, Bartzelona, Sydney, Pekin, Mosku, Los Angeles, Rio de Janeiro, Buenos Aires, Madril, edo Istanbul. Ondorioz, oso eraikin famatuak itzaliko dituzte: Eiffel Dorrea, Zibele jainkosaren iturria, Sydneyko Opera, edo munduko eraikinik garaiena, Taiwan-go Taipei 101.
Euskal Herrian ere, zenbait udalerrik bat egingo dute egitasmoarekin: arratsaldeko 8,30etik 9,30era, Bilbok Guggenheim Museoa, Arriaga Antzokia edo Salbeko zubia itzaliko ditu. Donostian, halaber, Kontxa, Urgull mendia edo Udala argirik gabe geratuko dira. Gasteizeko Andre Maria Zuriaren Plaza ere "desagertuko" da.

"Planetaren Ordua"-k bi helburu dauzka: alde batetik, hurrengo abenduan Kopenhagen egingo duten goi-bileran parte hartuko dutenei berotegi-efektuko gasen isuria gutxitzeko konpromisoa eskatzea; bestalde, herritarrei eguneroko ekintzen garrantzia gogoratzea (kontsumo txikiagoko bonbillak erabiltzea, adibidez). Adenak gobernuei euren erantzukizuna gogoratu nahi die. 2007an lehen aldiz antolatu zutenetik, "Planetaren Ordua" klima aldaketaren aurkako munduko mugimendurik garrantzitsuena da, eta aurten, 1.000 milioi pertsonak parte har lezakete beharrezkoak ez diren argiak ordu bat itzaliz.

Badakigu nahiko ez dela, baina zerbait bada. Animatu eta parte hartu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario