domingo, 14 de junio de 2015

Desertifikazioaren eta Lehorteen aurkako Borrokaren Munduko Eguna /Día Mundial de Lucha contra la Desertificación

Lurraren herena inguru elkorra edo erdielkorra da. Mundu-mailako beroketaren egungo arazoarekin, datorren mendean basamortuko klima duten eremuak ugaritu egingo direla aurrez ikusten da, eta urtetik urtera ez-emankor bilakatuko diren lur elkorren kopurua ugarituko da.

1994ko ekainaren 17an, Nazio Batuen Erakundeak Desertifikazioaren eta Lehorteen aurkako Borrokaren Munduko Eguna aldarrikatu zuen. Desertifikazioak eta lehorteak munduko eskualde guztiei eragiten diela aitortu zuten, eta Afrikan bereziki nabarmena den arazo horri aurre egiteko nazioarteko lankidetza lortu beharra zegoela. Egun horren helburua da desertifikazioaren eta lurraren degradazioaren ondorioei, lehortearen arazoari eta nazioarteko lankidetzaren beharrari buruzko kontzientzia sustatzea.

2015eko gaia: «Elikadura-segurtasuna guztietarako elikadura-sistema iraunkorrak bidez lortzea» 

Informazio gehiago: Bizkaia Maitea aldizkarian


No hay comentarios:

Publicar un comentario