viernes, 18 de mayo de 2012

MATERIA ETA PROPIETATEAK

Espazioan dagoen eta masa duen guztia da materia. Kasu guztietan, materiak bolumen bat okupatzen du eta masa zehatza dauka.


Materiaren propietateak:


Propietate orokorrak: Propietate orokorrak dira substantzia bat identifikatzeko baliorik ez dutenak. Masabolumena eta gorputzen tenperatura dira.


Substantzia guztiek bolumen bat edo beste okupatzen dute, masa daukate eta tenperatura zehatz bat izaten dute; magnitude hauen arabera, ezin dugu substantzia desberdinak bereiztu eta identifikatu.



Propietate bereizgarriak: Substantzia mota bakoitzak dituen propietate bereziak dira. Dentsitatea, fusio-puntua, irakite-puntua, gogortasuna, disolbagarritasuna (uretan) eta eroankortasun elektrikoa propietate bereizgarriak dira. Adibidez: 10g urre eta 10 g ur hartzen baldin badugu, bietan masa berdina (propietate orokorra da eta) izango dugu, baina dentsitatea, fusio-puntua .... desberdinak dira, bakoitzak berezko balioa baitu.




Uraren dentsitatea = 1 g/mL edo = 1kg/L honek esan nahi du mililitro bakoitzaren masa 1g-koa dela, edo Litro baten masa 1kg-koa dela.
Uretan flotatzen duten gorputzek, dentsitate txikiagoa izaten dute (urak baino); ura baino dentsitate handiagokoak ez dira flotatzen eta uretan hondoratzen dira.

Iniciación a la materia
La materiaLa materia Libros vivos
La materia estados

No hay comentarios:

Publicar un comentario