Lurra Planetak krisialdi global latzari egin behar dio aurre. Ekonomia eta
gizarte garapena zama jasanezina ezartzen ari zaio gure ingurugiroari.
Produkzio eta kontsumo patroi desegokiek eta baliabideak modu desberdinean
banatzeak Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko desberdintasuna areagotu
dute.
Kalkulatzen denez, munduko gainerako aldeetan mundu garatuan bezala
kontsumituko balute, lau Lur planeta gehiago beharko genituzke.
Baina bat baino es dugu, beraz egun honetan pentsatu behar dugu noiz arte jasango du gure bizi modua.
Egun honen helburua da “gure etxea Lurrak eta bere ekosistemek osatzen dutela aitortzea eta natura eta Lurrarekiko armonia sustatzea ezinbestekoa dela gogoraraztea, gaur egungo zein biharko belaunaldien ekonomi- , gizarte- eta ingurumen-beharrizanen arteko oreka justua lortzeko”.
Loturak:
- Ama Lurraren Nazioarteko Eguna (NBE)-
– youthXchange – Kontsumo iraunkorrerako hezkuntzako esku-liburua
No hay comentarios:
Publicar un comentario