sábado, 11 de febrero de 2012

ANIMALIEN ERREINUA / REINO ANIMAL

Animaliak dira konplexutasun mailarik handiena lortu duten izaki bizidunak, organo eta aparatu oso garatuak baitituzte, bizi-funtzioak egiteko.

  • Elikadura heterotrofoa dute. Belarjaleak, haragijaleak eta orojaleak izan daitezke.Animaliak oso aktiboak izaten direnez gero,  energia asko behar izaten dute eta elikatze-funtzioak eraginkorra izan behar du. Lan horretarako, digestio-aparatua, arnas aparatua, zirkulazio aparatua eta iraitz-aparatua dituzte.
  • Erlazioa. Jatekoa aurkitzeko, babesteko, ihes egiteko eta abarreko, animalia gehienek oso garatuta dute erlazio-funtzioa. Horretarako, zentzumen-organoak, nerbio-sare  konplexua eta lokomoziorako egiturak dituzte.
  • Ugalketa sexuala batez ere. Batzuk sexubakarrak dira (arrak dira, gameto arrak sortzen badituzte, edo emeak, gameto emeak sortzen badituzte; beste animalia batzuk hermafroditoak dira (indibiduo bakoitzak gameto mota biak sortzen ditu). Animalia sinpleenak bakarrik dira modu asexualean ugaltzeko gauza. Zatiketa bidez edo gemazio bidez egiten dute

Sailkapena

ORNODUNAK -vertebrados
Ezaugarriak- Características

ARRAINAK  peces


 GORPUTZAREN EZAUGARRIAK
Æ Fusiformeak dira.

Æ Gorputz-adarrak hegatsak (hegalak) dira.
Gehienek bizkar- , sabel-hegatsak eta isats-hegatsak dituzte.

Æ Gorputza ezkataz estalita dute; ezkatak bata bestearen gainean izaten dituzte.
Marrazoek larruazala dentrikulu txikiz dute estalita.

Æ Albo-lerroa izaten dute eta inguruneko dardarak hautematen dituen zentzumen-organoa.

Æ Hainbatek igeri-maskuria dute, poltsa itxurako organoa. Honi esker iristen diren   sakonetara kontrolatzen dute airez beteta.


 BESTE  EZAUGARRI  BATZUK
Æ Poikilotermoak.
Animalia hauek ezin dute gorputzaren tenperatura erregulatu, eta horregatik, inguruko tenperatura nolakoa, halako tenperatura izaten dute.

Æ Zakatzen bidez hartzen dute arnasa.
Zakatzak orrizko egiturak dira eta ahoaren atzean daude, operkuluak babestuta. 
Batzuek ez dute operkulurik: marrazoak eta arraiak.

Æ Gehienak haragijaleak dira.

Æ Gehienak obiparoak dira eta kanpo-ernalketa dute.

Marrazoek barne-ernalketa dute eta obobibiparoak dira

ANFIBIOAK  - Anfibios 
IGELAREN ZIKLOA
GORPUTZAREN EZAUGARRIAK
Æ Lau gorputz-adar dituzte, hankak guztiak .
Igelek oso garatuta dituzte atzeko hankak salto handiak egiteko.
 
Æ Larruazala hezea, mehea eta babesik gabea dute.
Zenbaitek pozoidun guruinak dituzte.

Æ Anuroek ez dute isatsik: igel eta zapo helduek.

Urodeloek isatsa dute: arrabioak eta uhandreak

 BESTE  EZAUGARRI  BATZUK
Æ Poikilotermoak.
Animalia hauek ezin dute gorputzaren tenperatura erregulatu, eta horregatik, inguruko tenperatura nolakoa, halako tenperatura izaten dute.

Æ Biriken bidez hartzen dute arnasa.Bai eta larruazalaren bidez ere.
Zapaburuak (larbak) urtarrak dira eta zakatzen bidez hartzen dute arnasa.

Æ Gehienak haragijaleak dira heldutan. Zapaburuak, aldiz, belarjaleak dira

Æ Gehienak obiparoak dira eta zenbait anfibio obobibiparoak dira.
Anuroek kanpo-ernalketa dute eta urodeloek barne-ernalketa dute.

Æ Anfibioek metamorfosia dute.

NARRAZTIAK  DISCOVERY CHANNEL
GORPUTZAREN EZAUGARRIAK
Æ Lau gorputz-adar dituzte, hankak guztiak . Sugeek ez dute gorputz-adarrik.

Æ Gorputza ezkata gogorrez estalita dute, ez lehortzeko.

Æ Muskerrek eta sugeek, haztean azala berritu eta aurrekoa askatzen dute (muda).

Æ Dortokek oskola dute.
  BESTE  EZAUGARRI  BATZUK
Æ Poikilotermoak.
Animalia hauek ezin dute gorputzaren tenperatura erregulatu, eta horregatik, inguruko tenperatura nolakoa, halako tenperatura izaten dute.

Æ Biriken bidez hartzen dute arnasa.

Æ Gehienak haragijaleak dira.

Æ Obiparoak eta barne-ernalketa dute.
Arrautzek estalki gogor dute (oskola), ez deshidratatzeko,eta aita-amek ez dituzte txitatzen
Suge batzuk obobibiparoak dira: arrautza emearen barruan garatzen da.


HEGAZTIAK DISCOVERY CHANNEL ,Aves
GORPUTZAREN EZAUGARRIAK
Æ Gorputz aerodinamikoa dute; lepoak burua eta enborra lotzen ditu.

Æ Lau gorputz-adar dituzte: atzekoak hankak dira eta launa hatz dituzte eta  
aurrekoak hegalak dira.

Æ Gorputza lumaz estalita dute.

Æ Hezur hutsak dituzte. Bularrezurrak gila du izena.

Æ Adarkizko mokoa dute, eta hortzik ez.

BESTE  EZAUGARRI  BATZUK
Æ Homeotermoak.
Ingurunea edozein izanda ere,gorputzeko tenperaturari eusteko gai diren animaliak.

Æ Biriken bidez hartzen dute arnasa.
Birikak aire-zakuz osatuta daude.

Æ Era askotako elikadura dute: haragijaleak, intsektujaleak, arrainjaleak,alejaleak,...

Æ Obiparoak.

Arrautzan bidez ugaltzen dira, eta emeak kanpoan arrautzak uzten ditu. Batzuetan aita-amek arrautzak txitatzen dituzte (hegaztiak) eta beste batzuetan ez (narrastiak)


UGAZTUNAK


GORPUTZAREN EZAUGARRIAK
 Æ Belarriak dituzte; lepoak burua eta enborra lotzen ditu.
          Bizkarrezurrak buztanean ere jarraitzen du.

Æ Lau gorputz-adar dituzte: hankak, hegalak edo hegoak.

Æ Gorputza ilez estalita dute.

Æ Ezpainak eta hortzak dituzte ahoan.

Æ Hainbat guruin dituzte: izerdi-guruinak, ugatz-guruinak…

BESTE  EZAUGARRI  BATZUK
 Æ Homeotermoak.
Ingurunea edozein izanda ere,gorputzeko tenperaturari eusteko gai diren animaliak.

Æ Biriken bidez hartzen dute arnasa.

Æ Era askotako elikadura dute: haragijaleak, intsektujaleak, belarjaleak,alejaleak,...

Æ Bibiparoak.
 Ernalketa gorputzaren barruan gertatzen da, eta kumeak amaren sabelean garatzen


dira (ugaztunak).


SANTILLANA

Clasificación de los seres vivos


Animalien ezugarriak - aktibitateak Lurra bizia duen planeta 2


Poríferos:
Cnidarios:

Nemátodos y Platelmintos:
Anélidos:
Moluscos:
Equinodermos:

Artrópodos:
Insecto en vuelo:Abeja



No hay comentarios:

Publicar un comentario